Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Atala
TITULU ESKAERA

UPV/EHUko doktore titulu ofizialak errektoreak emango ditu, eredu normalizatuari jarraiki. Unibertsitateko Titulu Ofizialen Erregistroan jasota geratu beharko dira emandako tituluak.

Tituluak emateko eskaerak leku hauetan aurkeztuko dira: Master eta Doktoregoko Atalean (Leioako Campusa), Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzako bulegoetan, Arabako Campusekoetan eta Gipuzkoako Campusekoetan. Hauek dira aurkeztu beharreko dokumentuak:

a. Eskaera, eredu normalizatuan. (rtf, 12Kb)
b. NANaren fotokopia.
c. Kasuan kasuko tasak ordaindu direla egiaztatzen duen ordainagiria. Familia ugariko kideen kasuan edo ekintza terroristen biktimen kasuan arautegi honetako 8. artikuluan jasotakoa beteko da.

Doktore titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izanaren ziurtagiria bidaliko die Master eta Doktoregoko Atalak ikasleei. Ziurtagiri honek tituluaren ondorio berberak izango ditu, titulua bera eman arte.


Interesatuak berak jaso beharko du titulua, inprimatu eta gero, Master eta Doktoregoko Atalean. Interesatua bera joatea ezinezkoa balitz, baimena eman diezaioke beste pertsona bati (ahalorde notarialaren bidez), beronek jaso dezan bere izenean.


Aurreko paragrafoan adierazitakoa aldatzeke, interesatuak eskaria egin diezaioke idatziz Master eta Doktoregoko Atalari bere etxetik gertuen dagoen bulego hauetakoren batera bidaltzeko titulua: Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzara, Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzara, Arabako Campuseko Errektoreordetzara, probintziako Hezkuntza eta Zientzia Zuzendaritzara, Hezkuntza Bulegora edo Kontsuletxera.

 TITULUAK

 OHIKO
ZENBATEKOA

MAILA OROKORREKO FAMILIA UGARIA ZENBATEKOA 

 MAILA BEREZIKO FAMILIA UGARIA ZENBATEKOA

TERRORISMOAREN
BIKTIMAK
ZENBATEKOA
 

 ELBARRITASUNAK
DITUZTEN PERTSONAK
ZENBATEKOA

 Doktoregoko titulua ematea

 213,70 €

 106,85 €

 0€

 0€

 0€

Azken eguneratzea: 2011/09/19