
Doktorego tesia amaitu ondoren, eta zuzendari, tutore eta programaren Batzorde Akademikoak baimendutakoan, eta doktorego tesia erregistratu den sailari horren berri eman eta gero, doktoregaiak Doktoregoko Azpibatzordeari aurkeztuko dio baimena eman dezan.
Tesia, bere jakintza arloan, komunikazio zientifikorako erabili ohi diren hizkuntzetan egin daiteke. Euskal Autonomia Erkidegoarenak ez diren hizkuntza batean egin edo defenditu bada, laburpen bat aurkeztu beharko du, bost orrialdekoa gutxienez, gaztelaniaz edo euskaraz.
Tesia hizkuntza batean baino gehiagotan aurkeztu izanaren egiaztagiria lortzeko, haren zati garrantzitsu bat beste hizkuntza batean idatzi beharko da, gutxienez laburpena, eztabaida orokorra eta ondorioak. Egiaztagiria doktoregaiak eskatuko dio UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeari, doktorego tesiaren zuzendariak ontzat emanda.
Tesiaren hiru ale aurkeztu beharko dira ondorengo informazioarekin:
Azalean honakoak agertuko dira, gutxienez:
Azalean jar daitezke, UPV/EHUren sinboloarekin batera, doktorego eskolarenak, baita tesi zuzendarien izenak ere. Kontrazalean edo barruko aldean jar daitezke UPV/EHUkoak ez diren erakunde, enpresa edo instituzioenak, ez azalean, ordea. Horrela ez egiteak gordailuan uzteko epea abiatzea eragotziko du.
Hauek dira koadernatuta joango diren dokumentuak:
Doktoregaiak Doktoregoko Azpibatzordeari igorriko dio aurreko dokumentazioa, UPV/EHUko Erregistro Orokorraren bitartez.
10 doktoreko proposamena aurkeztuko da (XIII. eranskina), irizpide hauek kontuan hartuta:
Denak izango dira espezialistak doktorego tesiaren gaian eta CNEAIk onartutako ikerketa tarte bat (seiurtekoa) edo kasuan kasuko ebaluatu eta egiaztatzeko agentziak onartutako tarte baliokide bat izango dute, irakasle ez funtzionarioen kasuan. Atzerriko irakasleek edo I+G+B arloko jarduerak dituzten nazioko edo atzerriko erakunde, zentro, instituzio eta entitate publiko nahiz pribatuetako ikertzaileek Doktoregoko Azpibatzordeak onartutako 5 ekarpen garrantzitsu egiaztatu beharko dituzte, betiere CNEAIren irizpideekin bat etorrita.
Doktorego tesietarako epaimahai bateko presidentea izateko, Ikerketa Ebaluatzeko Estatuko Batzordeak onartutako bi ikerketa tarte, gutxienez, izan beharko da. Salbuespen gisa, ikertzaile bat hauta daiteke doktorego tesietarako epaimahai bateko presidente, nahiz eta aipatutako baldintza ez bete, baina UPV/EHUko Doktorego Azpibatzordeak egokitzat jotzen dituen merezimenduak egiaztatzen baditu (10 ekarpen garrantzitsu). Kasu horretan, jakintza arlo bakoitzeko espezifikotasunak hartu beharko dira kontuan.
Gehienez, hiru izango dira unibertsitate edo ikergune berekoak.
Proposatutako hamar doktoretatik lau gutxienez izango dira unibertsitateko katedradunak edo antzekoak goi hezkuntzako edo ikerketako erakundeei lotuta.
Haietako bik gutxienez bete behar dituzte presidente izateko baldintzak.
Proposamenean ezin izango dira agertu unibertsitatekoak ez diren nazioko edo atzerriko erakundeetako edo ikergunetako bi kide baino gehiago.
Proposa daitezke eszedentzian edo erretiroan egon eta Unibertsitateko irakasleen kidegoetakoak diren irakasleak.
Ezin izango da proposatu tesiaren zuzendaria, ezta tutorea ere, salbu eta horrela izan daitekeela jasota duten atzerriko unibertsitateekin alde biko akordioen eta tutorekidetza hitzamenen markoan aurkeztutako tesien kasuan.
Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, III. kapituluan zehazten duenez, ezin izango dute parte hartu epaimahaian tesiaren zuzendariekin, tutorearekin edo doktoregaiarekin laugarren maila arteko odol ahaidetasuna edo bigarren maila arteko ezkontza ahaidetasuna duten doktoreek, adiskidetasun mina edo ikusezintasun nabarmena duten doktoreek.
Unibertsitateak dituzten institutu mistoetako ikertzaileak, institutu misto horiek kontratutakoak, unibertsitatekotzat joko dira. Era berean, UPV/EHUkotzat hartuko dira Ramón y Cajal-eko eta Ikerbasaque-ko ikertzaileak, UPV/EHUri atxikitakoak eta abar. Baita UPV/EHUko irakasle erretiratuak ere.
Kontuan hartu beharko dira genero berdintasunerako irizpideak.
Ezin dira inola ere proposatu epaimahaiko kide izateko gaixotasunagatik bajan dauden doktoreak. Epaimahairako proposatutako doktoreetako bat egoera horretan badago proposamena bidali ondoren, tesia inskribatuta dagoen saileko zuzendariak Graduondoko Ikasketen Zerbitzuari jakinarazi beharko dio, eta epaimahairako beste kide bat proposatuko du.
Tesia inskribatuta dagoen saileko idazkaritzak hura gainditu ondorengo 5 egun naturaleko gehieneko epean bidali beharko dio Doktoregoko Azpibatzordeari, UPV/EHUko Erregistro Orokorraren bitartez, doktorego tesia epaitu behar duten epaimahaia osa lezaketen 10 kideren proposamena, aurreko artikuluan aipatutako dokumentazioarekin batera. Proposamen hori tesia inskribatuta dagoen sailak onartu beharko du, tesiaren zuzendariei eta doktorego programaren Batzorde Akademikoari entzun ondoren.
Hamar kideko proposamena kontuan hartuta, UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeak 7 kidez, hau da, bost titular eta bi ordezko, osatutako epaimahaia izendatuko du. Kide horien artean:
Bost kide titularren artean, bi gutxienez izango dira unibertsitateko irakasleak.
Kide titular baten tokian ordezko bat jartzeko beharrik izanez gero, UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeari eman beharko zaio horren berri.
1. Behin 13. eta 14. artikuluetan aipatutako dokumentazioa UPV/EHUko Erregistro Orokorrean utzita eta doktoregaiak exijitutako baldintzak betetzen dituela egiaztatuta, gordailuan uzteko 15 eguneko epea ezartzen da alegazioak aurkezteko. Gordailuaren hasiera data Idazkaritza Nagusian eta kasuan kasuko doktorego eskolan argitaratuko da.
2. Doktorego tesia edozein doktoregaik azter dezake Idazkaritza Nagusian, eta egoki jotzen dituen alegazioak aurkez ditzake haren edukiari buruz. Alegazioak Erregistro Orokorraren bitartez aurkeztuko dira Doktoregoko Azpibatzordeari zuzenduta eta izaera konfidentziala izango dute. Doktoregoko Azpibatzordeak tesiaren zuzendariari, doktorego programaren Batzorde Akademikoari eta doktoregaiari bidaliko die alegazioen transkripzio literala, aipatutakoek Doktoregoko Azpibatzordeari alegazioez egoki iruditzen zaizkien erantzunak aurkez diezazkioten.
1. 16. artikuluak aipatzen duen gordailuan uzteko epea igarotakoan, UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeak erabakiko du ? behin jasotako idazkiak eta egokitzat jotzen dituen adituengandik bil litzakeen informazio gehigarria aztertuta?, 15 egun naturaleko epean gehienez, tesiaren defentsa baimentzen duen, edo, alderantziz, atzera botatzen duen.
2. Tesiaren defentsa baimendu eta gero, UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeko presidenteak tesia epaitu behar duen epaimahaiaren bost kide titular eta bi ordezko izendatuko ditu, 15 egun naturaleko epean gehienez, UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeak adituak kontsultatzea erabakiz gero, horiei entzundakoan.
3. Epaimahaia izendatu ondoren, UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeko presidenteak defentsaren izendapena eta baimentzea bidaliko dizkie epaimahaiko kide titularrei, tesiaren zuzendariari, doktorego programaren Batzorde Akademikoari, doktorego eskolari, tesia inskribatuta dagoen sailari eta doktoregaiari.
4. Tesia inskribatu den sailak 10 egun natural izango ditu, izendapena atera den egunetik kontatzen hasita, epaimahaiko kideei epaitu behar den tesiaren aleak helarazteko, baita doktoregaiaren jardueren dokumentua eta doktoregaiak egin dituen prestakuntza jarduerak ere. Jarraipen dokumentu horrek ez du puntuazio kuantitatiborik izango, bai ordea kualitatiboa eta, ondorioz, doktorego tesiaren ebaluazioa osatzeko balioko duena.
5. Graduondoko Ikasketen Zerbitzuak unibertsitate, ikergune eta abarri eskatuko die beharrezkoak diren zerbitzu eginkizunak.
6. Doktoregaiak, baimen hau lortu ondoren, defentsarako matrikula egin eta dagozkion tasak ordaindu beharko ditu.
1. Defentsa publikoa egiteko baimena jaso ondoren, epaimahaiko buruak, epaimahaikideei entzunda, argitara aterako ditu bi egun natural lehenago gutxienez, doktorego tesiaren defentsa egiteko data, tokia eta ordua. UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeko presidenteari jakinarazi beharko dio epaimahaiko idazkariak (XIV. eranskina).
2. Informazio hori bera, defentsa egiteko hautatuko den UPV/EHUko ikastegiko administrariari ere jakinaraziko zaio, behar diren administrazio diligentziak egin ditzan.
Unibertsitateko goi hezkuntzako titulu ofizialetarako prezioak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntzarako Sailak ezartzen ditu ikasturte bakoitzerako.
Doktorego tesia bilkura publikoan egingo den defentsa ekitaldian ebaluatuko da. Aipatutako ekitaldian doktoregaiak prestatutako ikerlana azaldu eta defendatu beharko du epaimahaikideen aurrean. Azalpenenean sartuko dira, baita ere, izandako prestalana, tesiaren edukia eta ondorioak, eta doktoregaiak berak egindako ekarpen orijinalen aipamena batez ere.
Doktorego tesiaren defentsa ekitaldia urte osoan egin daiteke, abuztuan izan ezik.
Doktorego tesiaren defentsa UPV/EHUko egoitzetan egingo da, salbu eta tutorekidetza tesietan eta beste unibertsitate batzuekin elkarlanean egindako tesietan, unibertsitateen arteko doktorego programen markoan, horrela ezarri denean kasuan kasuko hitzarmenean.
Epaimahaiko kide titularren batek arrazoi justifikatuarengatik edo agertzeko gertatutako ezintasunarengatik uko eginez gero, epaimahaiburuak ordezkoetako bat jar dezake.
Epaimahaiak ezin izango du, inola ere, xede honetarako izendatutako bost kiderekin baino gutxiagorekin jardun.
Defentsa ekitaldian, doktorego tesia inskribatuta dagoen sailari bidalitako alea izango du epaimahaiak, eta doktorearen graduko aktan sartuko du, eta koadernatu gabeko doktorearen graduko akta bat ere izango du. Defentsa bukatutakoan, biak sinatu beharko dituzte epaimahaiko kide guztiek eta doktoregaiak.
Epaimahaiko kideek beren iritzia adierazi beharko dute aurkeztutako tesiaren gainean eta haiei egoki iruditu behar adina galdera eta kontu plazaratu ditzakete, eta doktoregaiak erantzun egin beharko die. Ekitaldi publikoko doktoregaiek ere azal ditzakete beren galderak eta kontuak, eta doktoregaiak erantzun egin beharko die, epaimahaiko buruak esaten duen unean eta moduan.
Tesiaren defentsa eta eztabaida amaituta, epaimahaiko kide bakoitzak tesiari buruzko balorazioa egingo du idatziz (XV. eranskina).
Tesiaren defentsa bukatuta, epaimahaiburuak kalifikazioa emango du: "gai" edo "ez gai".
Tesiari "cum laude" eman dakion proposa dezake epaimahaiak, baldin eta horren aldeko boto sekretua eta aho batez ematen bada. Horretarako, epaimahaiko kide bakoitzak bere boto positiboa edo negatiboa emango du itxitako gutun azal batean. Botoak doktorego tesiaren defentsa saioan ez beste batean zenbatuko dira.
Epaimahaiak aukera eman dezake doktoregoko sari berezietara aurkez daitezen, baldin eta "cum laude" aipamena lortu eta horren aldeko boto sekretua eta aho batez ematen bada. Horretarako, epaimahaiko kide bakoitzak bere boto positiboa edo negatiboa emango du itxitako gutun azal batean. Boto positiboa aho batez eman bada, doktore eginberriak doktoregoko sari berezia eska dezake kasuan kasuko deialdian.
Tesia hizkuntza batean baino gehiagotan defendatu den ziurtapena lortzeko, defentsaren zati garrantzitsu bat beste hizkuntza batean egin beharko da, honakoen zati bat bederen: sarrera, emaitzak, eztabaida eta ondorioak. Aipatutako ziurtapena dagokion graduko aktan jasoko da.
Tesia defendatzeko ekitaldia amaitu ondoren, epaimahaiko idazkariak dokumentu hauek bidali behar ditu UPV/EHUko Erregistro Orokorraren edozein bulegotara (XVI. eranskina):
Tesiaren ale bat formatu elektronikoan (CD), akta bat koadernatu gabe, doktorego tesia defendatu ondoren epaimahaiko kideek egindako txostenak, Unibertsitateen Kontseiluaren fitxa mekanizatua (Teseo) (XVII. eranskina) eta baimena, halakorik bada, doktorego tesiaz era librean baliatzeko Hezkuntza Ministerioaren eta UPV7EHUko Argitalpen Zerbitzuaren webgunearen bitartez (XVIII. eranskina). Hori dena, bidaltze idatziarekin batera, Graduondoko Ikasketen Zerbitzura bidal dadin. Sinadurak jatorrizkoak izango dira lehenago aipatutako dokumentu guztietan. Era berean, doktorego tesiaren laburpena bidali beharko da posta elektronikoz.
Behin doktorego tesiaren defentsaren dokumentazio guztia jasota eta arautegi honek ezarritakoaren arabera gainditu dela egiaztatuta, Graduondoko Ikasketen Zerbitzuak UPV/EHUko Idazkaritza Nagusiari eta dagokion doktorego eskolari jakinaraziko dio.
Formatu elektronikozko tesia Hezkuntza Ministeriora bidaliko da artxibatzeko, baita Biblioteka Nagusira horretarako sortutako gordailuan artxibatzeko ere.
Erregistro Orokorrean gordailuan utzitako doktorego tesia dagokion doktorego eskolara igorriko da.
Haien ohiko bizitokitik desplazatu behar izan duten epaimahaiko kideei bidai gastuak, dietak eta bertaratzea ordainduko dizkie defentsa egin den ikastegiko administrariak.
1. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak finkatzen ditu, ikasturte bakoitzean, Titulu Ofizialetarako Unibertsitateko Goi Mailako Irakaskuntzarako prezioak.
| Ohiko Matrikula |
Maila orokorreko familia ugaria |
Maila bereziko familia ugaria |
Terrorismoaren biktimak |
Elbarritasunak dituzten pertsonak |
|
|---|---|---|---|---|---|
| 1. Matrícula defensa Tesis Doctoral | 141,66 € | 70,83 € | 0 € | 0 € | 0 € |