
1. Oro har, doktorego programa ofizial batean sartzeko, Espainiako unibertsitate graduko tituluak, edo baliokidea, eta unibertsitate masterreko tituluen jabe izan beharko da.
2. Parte har dezakete, baita ere, kasu hauetako batean daudenek:
Espainiako unibertsitate titulu ofizial baten jabe izatea, edo Europako Goi Hezkuntzaren Eremuko beste herri batekoa, baldin eta, urriaren 29ko 1393/2007 EDko 16. artikuluak ezarritakoarekin bat etorrita, masterrean parte hartzeko gaitzen badu. Eta gaindituak izatea, gutxienez, 300 kreditu ECTS, unibertsitate titulu ofizial guztiak kontuan hartuta, eta horietatik 60, gutxienez, master mailakoak izango dira.
Espainiako gradudun titulu ofizial baten jabe izatea, baina iraupena, zuzenbide komunitarioko arauak betez, 300 kreditu ECTSekoa izatea, gutxienez. Tituludun horiek nahitaez egin beharko dituzte doktorego programak ezartzen dituen prestakuntza osagarri espezifikoak, salbu eta duten gradu tituluaren ikasketa planak ikerketako prestakuntzarako kredituak baditu, masterreko ikasketetatik datozen ikerketa kredituen baliokideak direnak hezkuntza balioa kontuan hartuta.
Unibertsitate tituludunak, baldin eta lehenago osasun prestakuntza espezializatuko plazetarako dagokion proba sarrerako prestakuntzan plaza lortu badute eta, badin eta osasun zientzien espezialitateetako baten titulu ofiziala lortzeko, programa bateko bi urteko prestakuntza ebaluazio positiboaz gainditu badute.
Titulu bat izatea atzerriko hezkuntza sistemen arabera, homologatu beharrik izan gabe, eta unibertsitateak aurrez frogaturik tituludun horrek Espainiako unibertsitate masterreko titulu ofizial baten baliokide den prestakuntza maila egiaztatu duela eta titulua eman duen herrialdean doktorego ikasketak egiteko aukera ematen duela (hautagaiak dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko du). Onarpen horrek doktorego ikasketetan parte hartzeko beste ezertarako ez du balioko, hau da, ez du inolaz ere esan nahiko interesdunak lehenagotik duen titulua homologatzen denik, ezta beste ondorio batzuetarako aitortzen zaionik ere.
Ikasketa Aurreratuen Diploma duten lizentziadun, arkitekto edo ingeniariak, apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuan jasotakoarekin bat etorrita, edo urtarrilaren 23ko 185/1985 Errege Dekretuaren ikerkuntzako gaitasuna lortu dutenak.
Espainiako beste doktore titulu bat izatea lehenago izandako bestelako unibertsitate antolamenduen arabera.
1. Doktorego programaren Batzorde Akademikoak doktoregaiak hautatu eta onartzeko beste baldintza osagarri batzuk ezar ditzake, honako alderdiak jaso ditzaketenak, besteak beste: gai espezifiko bat edo gehiago nahitaez aldi berean egina izatea edo egitea, mailako probak edo elkarrizketa pertsonal bat gainditzea.
2. Eska litezke, doktorego programetan onartua izateko, prestakuntza osagarri bereziak ere. Berariazko prestakuntza osagarri horiek, prezio publiko eta ikasteko bekak eta laguntzak emateari begira, doktorego mailako prestakuntzatzat hartuko dira.
3. Lehen paragrafoak aipagai dituen onartua izateko baldintzak eta irizpideak, eta bigarren paragrafoak aipagai dituen prestakuntza osagarrien diseinua, doktorego programaren proposamenean ezarriko dira, doktorego programak proposatzeko egun indarrean dagoen arautegiaren arabera.
4. Doktorego programa bakoitzak ezartzen dituen onartua izateko sistemek eta prozedurek jaso beharko dituzte, desgaitasuna dela-eta hezkuntza behar bereziak dituzten doktoregaien kasuan, laguntzeko eta aholkatzeko zerbitzu egokiak. Azken horiek aztertuko dute curriculum egokitzapen edo bestelako ikasbide edo ikasketarik egin behar den.
Oro har, doktorego programak bermatu egin beharko du doktorego tesia doktorego programan parte hartzen duten ikertaldeetako batean egin dadin.
UPV/EHUk ezarriko du ikasturte bakoitzerako doktorego programa batean onartzeko izena emateko epea zein den.
Sartzeko baldintzak biltzen dituzten hautagaiek Doktoregoaren Batzorde Akademikoari eskatuko diote, horretarako ezarritako epean, doktorego programan onartzeko.
Behin onarpen eskaera aurkezteko epea bukatuta, programa bakoitzaren Batzorde Akademikoak hautatzeari ekin eta onartutakoen atariko zerrenda argitaratuko du preinskripzio eskaeran ezarritako epean eta tokietan. Onartutakoei jakinaraziko zaie zein den egokitutako tutorearen izena eta, kasuaren arabera, zein diren hautagai bakoitzak egin behar dituen prestakuntza osagarriak. Atzerriko titulazioa duten Europako Goi Hezkuntzaren Eremukoak ez diren herrialdeetako ikasleen kasuan, doktorego programaren Batzorde Akademikoak igorriko du dokumentazioa, behin betiko onarpenerako, Doktorego Azpibatzordearen bitartez.
Zerrendarekin ados ez dauden hautagaiek beren erreklamazioa aurkez diezaiokete doktorego programaren Batzorde Akademikoari 10 egun naturaleko epean. Batzorde Akademikoak erantzun eta ebatziko ditu erreklamazioak 10 egun naturaleko epean eta onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko. Interesdunak horren kontrako erreklamazioa aurkez diezaioke Doktoregoko Azpibatzordeari.
UPV/EHUko Graduondoko Ikasketen Zerbitzuan matrikulatu beharko da beti ere, doktorego programan onartua izateko.
Doktoregaitzat joko da doktorego programa batean onartua izan eta bertan matrikulatu dena, lehenago, ezarritako baldintzak egiaztatuta.
Doktorego programa batean onartutako doktoregaiak urtero matrikulatuko dira Graduondoko Ikasketen Zerbitzuan doktoregoaren tutoretza akademikoaren kontzeptupean, Eusko Jaurlaritzak ezartzen dituen prezio publikoen arabera, eta ikasturte bakoitzerako ezartzen den prozedurarekin bat etorrita.
Unibertsitateak ezarriko du zein den ikasturte bakoitzerako doktorego programetan matrikulatzeko epea.
Doktorego mailako prestakuntzatzat joko da prestakuntza espezifikorako osagarriengatiko matrikula, prezio publiko eta ikasteko bekak eta laguntzak emateari begira. Kasuaren arabera, osagarri horiek doktoregoaren lehen bi urteetan egingo dira.
Matrikula egiteko, doktoregaiek honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
Doktorego programa onartu beharko du Batzorde Akademikoak, eta egin beharreko prestakuntza osagarriak azalduko dira, behar izanez gero (I. eranskina).
Tutorearen izendapena, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleetako bat izango dena.
Doktorego programan sartzeko aurkeztu duen titulua (fotokopia erkatua edo kopia eta jatorrizkoa alderatzeko).
Indarrean dagoen NANaren edo pasaportearen fotokopia.
Argazki bat.
Doktoregaiek aseguru bat izan beharko dute beren ikasketak egiteko. 28 urtetik gorako doktoregaiek aseguru bat kontratatu beharko dute (aukeran, UPV/EHUren Cum Laude poliza eskaintzen da). 28 urtetik beherako doktoregaiek nahitaez ordaindu beharko dute eskola asegurua.
Egoki izanez gero, matrikularen prezio publikoak ez ordaintzeko edo zati bat bakarrik ordaintzeko eskubidea egiaztatzen duten dokumentuak.
Titulazioa atzerriko unibertsitate batek eman dien doktoregaien kasuan, aurreko dokumentazioaz gainera, beste hauek ere aurkeztu beharko dituzte:
Titulua Europako Goi Hezkuntzaren Eremukoa den herrialde batek egin badu, eta titulua Euskal Autonomia Erkidegoarenak ez diren beste hizkuntza batean erredaktatuta badago, titulu hori gaztelaniara edo euskarara egindako zinpeko itzulpena aurkeztu beharko du.
Titulua Europako Goi Hezkuntzaren Eremukoa ez den unibertsitate batek egin badu, titulua bide diplomatikoz legeztatuta egongo da. Titulua Euskal Autonomia Erkidegoarenak ez diren beste hizkuntza batean erredaktatuta badago, titulu hori gaztelaniara edo euskarara egindako zinpeko itzulpena aurkeztu beharko du.
Jatorrizko unibertsitateak emandako egiaztagiria, bertan azalduko da emandako tituluak doktorego ikasketak egiten jarraitzeko aukera ematen duela.
Bigarren mailan eta hurrengoetan matrikulatzeko, III. Kapituluak aipagai dituen Ikerketa Plana eta Jardueren Dokumentu Pertsonalizatua behar bezala ebaluatuta eta beteta egongo dira.
| Ohiko Matrikula |
Maila orokorreko familia ugaria |
Maila bereziko familia ugaria |
Terrorismoaren biktimak |
Elbarritasunak dituzten pertsonak |
|
|---|---|---|---|---|---|
| Tutoretza | 32,68 € | 16,34 € | --- | --- | --- |
| Unibertsitateko txartela | 5,62 € | 2,81 € | --- | --- | --- |
| Eskola asegurua (28 urtetik beherakoak) |
1,12 € | 1,12 € | 1,12 € | 1,12 € | 1,12 € |