Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Atala
INFORMAZIOA

Doktorego-tesia ikerlan originala izan beharko da, doktoregaiak egindako graduondoko/doktoregoko programarekin lotutako eremu zientifiko, tekniko, humanistiko edo artistikoarekin zerikusia daukan gai bati buruzkoa.

 

Doktorego-tesian honako hauek jasoko dira: helburuak, planteamenduak, egindako lanaren ondorioak eta bibliografia.

 

Doktore-titulua eskuratu nahi dutenek, doktorea izateko baldintzak bete ondoren, doktorego-tesia aurkeztu beharko dute onespena eman diezaioten.