
Zalantzak argitzeko edo kontsultak egiteko, ikasleek informazio bulego hauetara jo behar dute:
Master eta Doktoregoko atalean, I. ikasgelategia, Unibertsitate Campusa, Leioa (Bizkaia). Bertan argituko dituzte matrikulekin eta ikasleen espedienteekin zerikusia daukaten kontsultak (94-6015823 telefonoak; doctorado@lg.ehu.es helbide elektronikoa), bai eta doktorego tesiei buruzkoak ere (94-6013032 eta 94-6013033 telefonoak).
OHARRA: Gaur egun UPV/EHUk eskaintzen dituen doktorego programak 1393/2007 Errege Dekretuaren babesean daude baimenduta (861/2010 EDren bidez aldarazi zen 1393/2007 ED). Beraz, Doktorego Ikasketen Gestioari buruzko Arautegia, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2011ko abenduaren 22an onartua, ez da aplikagarri programa horietan sartzeko, harik eta 99/2011 Errege Dekretura egokitu arte. Horrela, bada, aurkeztu beharreko dokumentuak ondoko helbidean zehaztutakoak dira, eta horiek baino ez dira aurkeztu beharko: