Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Atala
BIKAINTASUNERANZKO AIPAMENA

Euskal Herriko Unibertsitateak kalitatea bultzatu nahi du doktoregoko ikasketetan. Gure doktorego programetako koordinatzaileek eta ikertzaileek egindako ahaleginak saria izan du, hala da baldin eta Espainiako unibertsitateetako doktorego programei Bikaintasuneranzko Aipamena emateko lehen deialdiko aparteko emaitzak kontuan hartzen badira. Guztira, UPV/EHUko 32 doktorego programak lortu dute aipatutako aipamena, eta UPV/EHU izan da Espainiako unibertsitate guztietatik bikaintasuneranzko aipamen gehien jaso dituena.

Lan handia egin behar da programa bati Bikaintasuneranzko Aipamena eman diezaioten, baina ordainetan ospea eta prestigioa lortzen dira bai nazioan bai nazioartean; eta, gainera, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren bitartekoak eskuratu daitezke programarako, eta lehentasuna izan dezakete programa horietan matrikulatutako ikasleek laguntzak jasotzeko. Era berean, UPV/EHUk lagundu egiten ditu Bikaintasuneranzko Aipamena lortu duten doktorego programak, programa horiek finantzatuz eta laguntza espezifikoetarako deialdiak bultzatuz.

Hauek dira, 2011/2014 aldirako, Hezkuntza Ministerioaren "Bikaintasuneranzko Aipamena" lortu duten doktorego programak:

INGURUMENA ETA NATURAREN BALIABIDEAK

  • Ingurugiroaren Agrobiologia
  • Marine Environment and Resources
  • Ingurugiroaren kutsadura eta toxikologia

FISIKA, KIMIKA ETA MATERIALAK

  • Physics of Nanostructures and Advanced Materials
  • Materialen Fisika eta Teknologia.
  • Kimika Aplikatua eta Material Polimerikoak 
  • Kimika Sintetikoa eta Industriala 
  • Kimika Teorikoa eta Modelizazio Konputazionala

BIOMEDIKUNTZA, BIZI KALITATEA ETA OSASUNA

  • Elikagaien Kalitatea eta Segurtasuna 
  • Analisi Forentsea 
  • Neurozientziak

INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOEN TEKNOLOGIAK

  • Sare Mugikorretako Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak  
  • Ingeniaritza Informatikoa

INGENIARITZA ETA TEKNOLOGIA 

  • Prozesu Kimikoen Ingeniaritza eta Garapen Iraunkorra 
  • Ingurumen Ingeniaritza
  • Material berriztagarrien Ingeniaritza 
  • Ingeniaritza Mekanikoa 
  • Ingeniaritza Termikoa

SOZIOLOGIA ETA ZIENTZIA POLITIKOA

  • Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan

ZUZENBIDEA

  • Oinarrizko Eskubideak eta Botere Publikoak

NAZIOARTEKO IKASKETAK ETA GARAPENERAKO LANKIDETZA

  • Nazioarteko Ikasketak
  • Garapenari buruzko Ikasketak

EKONOMIA ETA ENPRESA

  • Banka eta Finantza Kuantitatiboak 
  • Integrazio Ekonomikoa 
  • Ekonomia: Ekonomiaren Analisirako Tresnak

PSIKOLOGIA

  • Psikologia: Gizabanakoa, Taldea, Antolamendua eta Kultura

FILOSOFIA

  • Filosofia, Zientzia eta Balioak

HISTORIA

  • Europa eta Mundu Atlantikoa: Boterea, Kultura eta Gizartea
  • Historia Garaikidea

HIZKUNTZA, LITERATURA ETA HIZKUNTZALARITZA

  • Hizkuntzalaritza
  • Language Acquisition in Multilingual Settings (LAMS)
  • Literatura Konparatua eta Literatur ikasketak

 

Azken eguneratzea: 2011/10/20