Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Atala
ARAUDIA

INDARRALDIA ETA ESKUMENAK ESKUORDETZEA

 

XEDAPEN GEHIGARRIA

Arautegi hau UPV/EHUk berak antolatutako master guztiei ezarriko zaie. UPV/EHUk beste unibertsitate batzuekin batera antolatuko dituen programa ofizialen kasuan ere aplikatuko da arautegi hau baina, horrez gain, erakundeen arteko lankidetza hitzarmena hartuko da kontuan.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Master ofizialetan aldaketarik egin nahi izanez gero, Doktoregoko Azpibatzordeak beren-beregi eman beharko du baimena eta horretarako dauden izapide guztiak egin beharko dira.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Arautegi hau 2011/12 ikasturtean sartuko da indarrean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Doktoregoko Azpibatzordeari ahalmena ematen zaio araudi hau garatzeko arau osagarriak eman ditzan eta ikasturtero datak, egutegiak eta eranskinak egunera ditzan, Akademia Antolakuntzako errektoreordearen proposamenari jarraituz.

Akademia Antolakuntzako errektoreordearen gain uzten da araudi hau ezartzean sor daitezkeen gorabeherak interpretatu eta ebazteko ahalmena.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Doktoregoko Azpibatzordeari eskumena ematen zaio arautegi hau hurrengo ikasturteetarako egokitzeko.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indargabetuta geratzen dira araudi honekin bat ez datozen gainerako xedapen guztiak.

 

Azken eguneratzea: 2012/02/15