Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Atala
TITULU ESKAERA

UPV/EHUko master titulu ofizialak errektoreak emango ditu, eredu normalizatuari jarraiki. Unibertsitateko Titulu Ofizialen Erregistroan jasota geratu beharko dira emandako tituluak.

Tituluak emateko eskaerak leku hauetan aurkeztuko dira: Master eta Doktoregoko Atalean (Leioako Campusa), Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzako bulegoetan, Arabako Campusekoetan eta Gipuzkoako Campusekoetan. Hauek dira aurkeztu beharreko dokumentuak:

  • NANaren fotokopia. 
  • Kasuan kasuko tasak ordaindu direla egiaztatzen duen ordainagiria. Familia ugariko kideen kasuan edo ekintza terroristen biktimen kasuan arautegi honetako 8. artikuluan jasotakoa beteko da. 
  • Tituluaren fotokopia eta titulu originala Konprobatzeko

Graduondoko titulu ofiziala eskuratzeko eskubideak ordainduta izanaren ziurtagiria bidaliko die Master eta Doktoregoko Atalak ikasleei. Ziurtagiri honek tituluaren ondorio berberak izango ditu, titulua bera eman arte.

Interesatuak berak jaso beharko du titulua, inprimatu eta gero, Master eta Doktoregoko Atalean. Interesatua bera joatea ezinezkoa balitz, baimena eman diezaioke beste pertsona bati (ahalorde notarialaren bidez), beronek jaso dezan bere izenean.

Aurreko paragrafoan adierazitakoa aldatzeke, interesatuak eskaria egin diezaioke idatziz Master eta Doktoregoko Atalari bere etxetik gertuen dagoen bulego hauetakoren batera bidaltzeko titulua: Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzara, Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzara, Arabako Campuseko Errektoreordetzara, probintziako Hezkuntza eta Zientzia Zuzendaritzara, Hezkuntza Bulegora edo Kontsuletxera.

Tituluak jasotzeko onartua dagoen jardunbide bera aplikatuko da bikoiztuen kasuan.

  TITULUAK OHIKO
MATRIKULA
MAILA
OROKORREKO
FAMILIA UGARIA
MAILA BEREZIKO
FAMILIA UGARIA /
GURASO BAKARREKO
FAMILIAK
TERRORISMOAREN
BIKTIMAK /
GENERO INDARKERIA
ELBARRITASUNAK
DITUZTEN PERTSONAK
Masterreko titulua ematea 168,59 € 84,30 € 0 € 0 € 0 €

 

 

Azken eguneratzea: 2011/10/04