
Euskal Herriko Unibertsitateak 102 Unibertsitate Master Ofizial eskainiko ditu 2013-2014 ikasturtean, bertako zentroen, sailen eta institutuen bitartez.
2006/2007 ikasturtean hasita, unibertsitateko masterrak dira unibertsitate-ikasketek Goi Hezkuntzarako Europar Eremuaren barruan hartu duten lehendabiziko egituraketa eta zehaztapena.l Ikasleei prestakuntza aurreratua, espezializatua edo disciplina anitzekoa eskaintzea daukate helburu. Hainbat eremu profesionaletara daude zuzenduta, besteak beste, ikerketara. Iraupena: bat edo bi ikasturte (60-120 ECTS kreditu).
Hasteko, masterren eskaintza aztertzea gomendatzen da, ikuspegi orokorra izateko. Hortik abiatuta, ikasleek gehien interesatzen zaizkion unibertsitate-masterrak aukeratu, eta horiek egiteko eskatzen diren tituluak, ikastaroak eta bestelako datuak lortuko dituzte. Horri dagokionez, oso garrantzitsua da "unibertsitate-masterrari buruzko informazioa". Halaber, ez dugu ahaztu behar kalitateko aipamena duten masterrak ere badirela eta horietan matrikulatutako ikasleek MECek emandako laguntzak eskuratu ditzaketela.
Gogoko duzun masterra edo masterrak erabaki ondoren, matrikula egiteko eta onartua izateko egin beharreko izapideak ezagutu behar dituzu. Informazio hori Unibertsitate Masterraren programan aurkituko duzu.
Horrez gain, araudian edozein kudeaketa egiteko beharrezkoa den informazioa eskuratuko duzu, hau da, baliozkotzeak, eta abar.
Bestelako helbide interesgarriak honako hauek dira: Eusko Jaurlaritza, Ministerioa eta UPV/EHU. Helbide horietan doktorego ikasleek eska ditzaketen beken edo laguntzen deialdiak argitaratzen dira.