
Zer egin behar dut master baten sartzeko?
Masterraren "fitxa" bakoitzean aurkituko dute ikasleek "Masterraren gaineko informazioa" atala. Bertan agertuko diren telefonoetan eta helbide elektronikoetan argituko dituzte ikastaroei buruzko kontsultak (edukiak, eskolen egunak eta tokiak), bai eta izena emateko eta ikasleak onartzeko tramiteei buruzkoak ere.
ON LINE egingo da aurre inskripzioa, zehaztutako datan.
Aurre inskripzioa egiteko, aurrena beharrezko dokumentazio guztia hautatutako masterraren idazkaritzara bidali beharko da. Dokumentu horiek egin nahi diren master guztietara bidali behar dira.
Dokumentazioa aurkezteko lekua: Masterraren Idazkaritzan.
Aurkezpen egunak: Zehaztutako datan.
Master berrien kasuan, aurreinskripzioa egiteko epe desberdina irekiko da.
Titulua eskatzeko baldintzak bete ez diren graduko azken mailaren ikasleek, izen aurreinskripzioa egin ahal izango dute, eta onartuta izan daitezke. Matrikula baldintzatuta egongo da lizentziatuaren, arkitektoaren edo ingeniariaren tituluaren fotokopia konpultsatua, edo fotokopia eta jatorrizkoa parekatzeko aurkeztu arte. Titulua ez badute, eskatu duten agiria aurkeztu behar izango dute.
Dokumentazioa:
Ikasle guztiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
Homologatu gabeko atzerriko titulazio bat duten ikasleek, aurrez aipatutakoaz gain, honako dokumentu hau aurkeztu beharko dute:
Arazorik izanez gero, deitu 94.601.30.65 telefono zenbakira edo idatzi posta elektroniko honetara: secciondemasterydoctorado@ehu.es
Master bakoitzeko Batzorde Akademikoak edo, hala badagokio, Doktorego Azpibatzordeak jasotako aurre inskripzioak ebaluatuko ditu eta izena eman duen ikasle bakoitzari onartua izan den edo ez jakinaraziko dio. Aurreinzkripzioaren erantzuna jakin nahi badu hemen sakatu
Ikaslea onartu bada, idatziz berretsi beharko du onartua izan deneko titulazioa egin nahi duela. Kasu horretan, titulazioa egin nahi dutela berresten duten ikasle onartuek, aurre matrikula prozesua hasiko dute Unibertsitateko bulegoetan; horretarako, tutore bat izendatuko zaie, ikasle bakoitzaren ikasketa plana definitu eta jarraitu dezan.
secciondemasterydoctorado@ehu.es