Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Berezko titulazioak

Beste Hitzarmenak

Beste Unibertsitateetan edo/eta hezkuntzan jarduten duten erakunde batzuekin batera antolatutako hitzarmenez gain, beste hitzarmen batzuk ere egin daitezke, hala nola ikasleen praktikei buruzkoak, finantza-arlokoak, lokalen erabilerari buruzkoak edo egoki irizten zaien gainerako arlotakoak.

Beste unibertsitate edo/eta goi-mailako irakaskuntzan jarduten duten erakunde batzuekin antolakuntza bateratua egiteko hitzarmen-proposamenak eta besteren lokalak erabiltzeko hitzarmenak proposamenarekin batera izapidetu behar dira.

Ikasleek praktikak egiteko edo finantzatzeko hitzarmenak, beren ezaugarriak direla-eta, titulua irakasten hasi ondoren bidal daitezke, hala badagokie. Sinatuko dela aurreikusten bada, proposamenarekin batera, erakundeko ordezkariak sinatutako 'asmoen adierazpena' bidali behar da.

 

Hitzarmenak izapidetzea

Oro har, atal honetan agertzen diren ereduetara egokitu behar dute.

Sinatu baino lehen, Berezko Irakaskuntzen Unitatera bidali behar dira posta elektronikoz. Unitate horrek, txosten egokiak bildu ondoren, organo eskumendunari bidaliko dizkio, hark onar ditzan. titulospropios@ehu.es

 

Hitzarmenak sinatzea

Organo eskumendunak hitzarmenak onartzeak bide emango du organo eskumendunaren ordezkariak edo ikasketak proposatu dituen unibertsitate-egiturak hitzarmenak sinatzeko, ikasketa horiek erregulatzen dituen Araudian ezartzen denaren arabera. Edonola ere, egokitzat hartuz gero, unibertsitateko goragoko agintariek sinatuko dituzte. Salbuespen gisa, Doktoregoko Azpibatzordeak baimena eman diezaioke tituluaz arduratzen den irakasleari hitzarmena sina dezan.

Sinaduran parte hartzen duten alderdi guztiek adina ale sinatu beharko dira, eta horietako bi sinatzen duten alderdientzat izango dira.

Aleetako bat Berezko Ikaskuntzen Unitatera bidali behar da.

 

Hitzarmen-ereduak

Azken eguneratzea: 2012/10/10