
Doktoregoko Azpibatzordeak, 2011/12 ikasturtean emandako titulazioei dagokien Azken Txostena aurkezteko epemuga abenduaren 31an ezarri du. Halaber, ondoko ereduaren arabera beteko da:
Dokumentu hau posta elektronikoz (titulospropios@ehu.es), eta horren lehenengo atala, sinaturik, posta arruntaren bidez- Berezko Ikasketetako Unitatera zuzenduz (II. Ikasgelategiaren Eraikina, baxua.- Leioa) bidal daiteke.
Titulazioaren Batzorde Akademikoak ebatzi eta jakinaraziko ditu kredituak aitortzeko eskariak: abenduan, 2009an hasiko diren titulazioetakoak, eta martxoan, 2010ean hasiko direnetakoak. Berezko Títuluen Bulegora bidali beharko da akta.
Irakaslerik aldatu nahi izanez gero, berariazko eskaria egin beharko zaio Doktorego Azpibatzordeari. Eskaria egiteko, eredu arautua erabili beharko da, aldaketarako arrazoiak azaltzen dituen idatzia erantsita.