
Unibertsitateen berezko tituluak direnez, ikasketa horiek ez daude txertatuta Estatuko edo Autonomia Erkidegoetako beka edo laguntza orokorren deialdietan.
Alabaina, 12/13 ikasturteari begira, langabezian dauden unibertsitate tituludunentzako laguntza-deialdian, Unibertsitateko berezko masterrak egin nahi dituztenak ere txertatu ditu Hezkuntza Ministerioak, eta prezio baliokideak izango dira gehieneko muga.
Bestalde, zenbait titulutan ematen dituzte bekak. Bekak ematen ote dituzten eta horiek eskuratzeko bete beharreko baldintzak zein diren ezagutzeko, tituluaren antolatzaileengana jo beharko da.