Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Atala
AURKEZPENA

Berezko ikasketak unibertsitateak berak antolatuak dira. Beraz, gizartearen eskariaren arabera antolatzen dira eta horien araberakoa da beren balioa. Ikasketa horien helburu nagusiak honakoak dira: batetik, prestakuntza berezitua ematea, arlo profesionalean eragin zuzena izango duena; bestetik, profesionalen ezagutza eguneratzea. Horrela, bada, jarduera akademikoaren eta gizartearen arteko lotura zuzena da.

Egokituta daude Europako Unibertsitate Eremuko unibertsitate ikasketen egitura berrira.

Unibertsitateen berezko tituluak direnez, ikasketa horiek ez daude txertatuta Estatuko edo Autonomia Erkidegoetako beka edo laguntza orokorren deialdietan.

Alabaina, 10/11 ikasturteari begira, langabezian dauden unibertsitate tituludunentzako laguntza-deialdian, Unibertsitateko berezko masterrak egin nahi dituztenak ere txertatu ditu Hezkuntza Ministerioak, eta prezio baliokideak izango dira gehieneko muga.

Bestalde, zenbait titulutan ematen dituzte bekak. Bekak ematen ote dituzten eta horiek eskuratzeko bete beharreko baldintzak zein diren ezagutzeko, tituluaren antolatzaileengana jo beharko da.

 

 

Azken eguneratzea: 2010/09/14