Berezko titulua amaitu eta gero, eskaria egin eta ordaindu beharreko tasak ordaindu ondoren, titulua emango da eta legeztatzeko aukera izango duzu.
Ondoren, jarraitu beharreko pausoak eskaintzen dizkizugu. Aurkeztu beharreko dokumentuek jatorrizkoak behar dute izan beti. Dokumentazioa hirugarren batek aurkezten badu, dokumentuen titularrak sinatutako baimena aurkeztu beharko du (Espainian balio duen botere notariala).
Legeztatzerakoan, bi kasu bereiz daitezke:
- Hagako komenioa SINATUTA DUTEN herrialdeetara igorri beharreko dokumentuak. (Herrialdiak ikusi)
Tramiteak bi urrats dauzka bere baitan:
- 1. UPV/EHUko errektorearen sinaduraren aintzatespena Andrés M. Urrutia Badiola Bilboko Notarien Kolegioko notari jaunak egina.
Rodríguez Arias K. 6 3. solairua. 1. dptu.
48008 Bilbo
Tel.: 94 4790900 (6 linea) Faxa: 944790858
E-mail: urrutianot@garmanur.e.telefonica.net
-
2. Aurreko notariaren sinaduraren aintzatespena, kolegio notarialeko dekanoak egina, Hagako oharra estanpatuko duena.
BILBOKO NOTARIEN ELKARGOA
Henao K. 8
48009 Bilbo
Tel.: 944240560/944240194 Faxa: 94432110
E-mail: colegio@paisvasco.notariado.org
- Hagako komenioa SINATU EZ DUTEN herrialdeetan ondoriorik izan behar duten dokumentuak.
Tramiteak bost urrats dauzka bere baitan:
- UPV/EHUko errektorearen sinaduraren aintzatespena Andrés M. Urrutia Badiola Bilboko Notarien Kolegioko notari jaunak egina.
Rodríguez Arias K. 6 3. solairua. 1. dptu.
48008 Bilbo
Tel.: 94 4790900 (6 linea) Faxa: 44790858
E-mail: urrutianot@garmanur.e.telefonica.net
- Aurreko notariaren sinaduraren aintzatespena
BILBOKO NOTARIEN ELKARGOA
Henao K. 8
48009 Bilbo
Tel.: 944240560/944240194 Faxa: 94432110
E-mail: colegio@paisvasco.notariado.org
- Dokumentu notarialak justizia-ministerioan legeztatzea.
Jacinto Benavente plaza, 3 (Sol eta Tirso de Molinako metroak)
Ordutegia: 9:00 - 17:30 astelehenetik ostiralera eta larunbatetan 9:00 - 14:00.
Ekainaren 16tik irailaren 15era:
Astelehenetik ostiralera: 8.00 - 15.00. Eta larunbatetan: 9:00 - 14:00
Tel.: 902 007214
- Kanpo gaietarako ministerioan legeztatzea:
Juan de Mena K. 4 (Banco de Españako metroa)
Aurretiko hitzordua egin behar da www.maec.es helbidean: gai kontsularretarako aurretiko hitzordua.
Ordutegia: astelehenetik ostegunetara 7.30 - 23.00 eta ostiraletan 9.00 - 14.00.
Tel.: 913791655 /913791610/ 913791700
- Aurreko sinadurak aintzatetsi behar dira, dokumentuak izan behar dueneko herrialdearen Espainiako ordezkaritza diplomatiko edo kontsularrean.