Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Atala
IRAKASLEENAK INPRIMAKIAK
  • AZKEN TXOSTENA
    Ikastaroa bukatzen denean, antolatzaileek, hau da, ikastegiak, sailak edo institutuak, Azken Txostena aurkeztu behar dute, txosten ekonomikoarekin. Azken Txostena aurkeztea ezinbestekoa da ikasketen edizio berri bat egiteko.

    11/12/30a da azken eguna 2010/11 ikasturtean emandako titulazioetako azken txostena aurkezteko. Txostena egiteko eredu arautua erabili behar da eta Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzako Atalean aurkeztu.

    Jaitsi dokumentua DOC formatuan ordenagailuan gordetzeko (doc, 231 Kb)

     

  • BBG SORTZEKO ESKAERA (III. eranskina)
    Eranskina -behar bezala betea- Berezko Ikasketetako Unitatera bidali behar da, eta bulegokoek, eskaria ondo aztertu ondoren, Kontabilitate Zerbitzura bidaliko dute.

  • KREDITUAK AITORTZEA (IV. eranskina)
    Titulazioaren Batzorde Akademikoak ebatzi eta jakinaraziko ditu kredituak aitortzeko eskariak: abenduan, 2009an hasiko diren titulazioetakoak, eta martxoan, 2010ean hasiko direnetakoak. Berezko Títuluen Bulegora bidali beharko da akta.

  • IRAKASLEAK ALDATZEKO ESKARIA (V. eranskina)
    Irakaslerik aldatu nahi izanez gero, berariazko eskaria egin beharko zaio Doktorego Azpibatzordeari. Eskaria egiteko, eredu arautua erabili beharko da, aldaketarako arrazoiak azaltzen dituen idatzia erantsita.

 

Azken eguneratzea: 2011/11/10