Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Atala
DEIALDIA: MASTERRETAN (OFIZIALETAN ZEIN BEREZKOETAN) MATRIKULA EGITEKO LAGUNTZAK LANGABEZIAN DAUDEN UNIBERTSITATE TITULUDUNENTZAT


Irailaren 1ean Estatuko Buletin Ofizialean EDU/2311/2010 Agindua argitaratu zen eta horren bidez, langabezian dauden unibertsitate tituludunei 2010/11 ikasturtean masterretan (ofizialetan zein berezkoetan) matrikula egiteko laguntzak emateko deia egin zen.


Aginduaren 3.2 artikuluan zehaztuta dago unibertsitateko berezko tituluetarako emango den diru laguntzaren maximoa eta, hain zuzen ere, ikasketa horiek egiteko zerbitzu akademikoengatik ordaindu beharrekoaren pareko izango da, beti ere, kopuru hori ez bada master ofizialetako kreditu bakoitzeko ordaindu beharrekoa baino handiagoa, kontuan hartuta kasuan kasuko autonomia erkidegoan titulu horretako jakintza arloko master ofizialetarako ezarri den prezioaa.


Beraz, diru laguntza matrikulagatik ordaindu beharreko kopuru osoa baino gutxiago izango da eta onuradunek taulan adierazitakoa ordaindu beharko dute bertan adierazitako epeetan.

Eskari egileek, deialdian zehaztutako baldintzak bete ezean, matrikularen kopuru osoa ordaindu beharko da horretarako zehaztutako ohiko epeetan.


Laguntzak eskatzeko epea 2010ko azaroaren 16an amaitzen da.


Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi Hezkuntza Ministerioko Web gunea.

 


 

Azken eguneratzea: 2010/09/28