Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Atala
GIZARTE KONTSEILUAREN ERABAKIA

Gizarte Kontseiluak, 2008ko otsailaren 14ko bileran, honako hauek erabaki zituen ikasketa osagarrien inguruan:

 

  • 10 kreditu baino gutxiagoko programazioa duten Ikasketa Osagarrietako ikastaroak Doktorego Azpibatzordeak onartu ondoren emango dira. Doktorego Azpibatzordeak baimendutako ikasketen gaineko txosten bat igorriko dio hiru hilez behin, ikasketon prezioak baliozkotzeko eta ezingo dira 200,00 €/kreditua baino garestiagoak izan.
  • Gainerako ikasketei buruzko txostenak aurrerapen nahikoarekin bidaliko zaizkio Gizarte Kontseiluari prezioak onar ditzan, haiek ematen hasi baino lehenago.

Azken eguneratzea: 2009/12/15